[caption id="attachment_52880" align="aligncenter" width="212" caption="Zakilaneko aldapako baranda oinarritik atera du."]

[/caption]
San Nikolasak pasa berri dira eta biharamuneko ondorioak ikus daitezke gaur Orioko kaletan zehar. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, "inoiz baino txikizio gutxiago izan dira aurtengo San Nikolas Jaietan, baina lau auto istripu izan dira; zorionez ez da zauriturik izan". Larunbat iluntzean, bat baino gehiago harrituta geratu ziren auto batek Zakilaneko aldapatik behera jaitsi nahi eta aldapa erdian dagoen baranda oinarritik atera zuenean. Ostiral eguerdian, berriz, 11:00ak aldean "mozkortuta" zihoan pertsona batek Eusko Gudari kaletik Arrantzale Kalera joateko pasabidean bi farola eta lorontziak bota zituen. Horietaz gain, hondartza inguruan eta herriko plazan auto istripu bana izan ziren goizaldean.