[caption id="attachment_52849" align="aligncenter" width="300" caption="Istripua izan den tokia. Herritar batek ateratako argazkia."]

[/caption]
Gaur goizaldeko 11:00ak inguruan istripua izan da Orioko erdigunean. Herritarrek Hitzari azaldu diotenez, abiada bizi samarrean zihoan auto batek Eusko Gudari kaletik Arrantza Kalera igarotzeko pasabidea hartu duenean farola baten kontra joan da. Errepide zati hori moztu egin dute udaltzainek goiz-eguerdi partean erori diren farolak moztu behar izan dituztelako.