Benito Lertxundik Argizaiola Saria jaso du

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 7a

[caption id="attachment_52816" align="aligncenter" width="430" caption="Benito Lertxundik Argizaiola Saria jasotzen. (EGILEA: http://durangokoazoka.com)"][/caption] Atzo iluntzean Benito Lertxundi kantari eta konpositore oriotarrari Argizaiola Saria eman zion Durangoko Disko eta Liburu Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteak. Jendez gainezka zegoen San Agustin Kulturgunean jaso zuen saria Lertxundik eta hunkituta eta pozik agertu zen oriotarra ekitaldian zehar. Argizaiola Sariarekin Gerediaga Elkarteak Lertxundi omendu nahi izan du bere ibilbidean zehar euskara eta euskal kulturaren alde egin duen lan guztiarengatik. Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikak ekitaldian zehar gogoratu zuen nola oraindik ere  Gerediagako kide eta lagun askok gogoan duten 1966an Andra Mari elizpean kantari oriotarrak eginiko emanaldi ederra; nabarmendu zuen ordutik Benito Lertxundi eta Durangoko Azokaren arteko harremanak ez duela etenik izan.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide