Ikastaro bereziak antolatu dituzte Zumaian 2013rako

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2012ko abenduaren 9a

[caption id="attachment_52732" align="alignleft" width="500" caption="Besteak beste, dantza terapia ikastaroa eskainiko dute"][/caption] Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak urtero bezala, bere eskaintza zabaltze aldera ikastaro bereziak jarriko ditu martxan urtarriletik aurrera.  Eskolako zuzendari Sofia Oriak jakinarazi duenez, «Jende desberdina, adin guztietako erakartzea interesgarria eta aberatsa dela iruditzen zaigu. Gainera, aurtengoan erretiratuentzat eskaintza berezia prestatu dugu ikastaroetan parte hartzera animatuko diren itxaropenarekin» azaldu du Oriak. Izena emateko bidea Ikastaroetan izena eman nahi dutenek edo ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek abenduaren 10etik 20ra Musika Eskolako bulegoan 17:30etik 19:30era izango dute horretarako aukera; baita 943-861183 telefono zenbakira hots eginda edo mueszu@hotmail.com helbidera idatzita ere.   2013ko eskaintza Ikastaro bereziak -Sabel Dantza ikastaroa. Urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra izango da . Astearte edo ostiraletan 17:30etik 19:00etara; hileko kuota 28 eurokoa izango da. Amancay Gaztañaga da irakaslea. -Antzerkia. Urtarrilaren 17tik apirilaren 30era ostegunetan izango da eta Inaxio Tolosa izango da irakaslea. Adin guztietako taldeak osatu nahi dituzte. Hileko kuota 22 eurokoa izango da. -Kantu moderno ikastaroa. Iraupena talde kopuruaren araberakoa izango da. Ostiraletan edo larunbatetan emango dute eta hileko 28 euroko kostua izango du. Mireia Otzeninjauregi izango da irakaslea. -Txalaparta ikastaroa. Iraupenari dagokionean aukera desberdina dago. Ander Hormazuri izango da irakaslea. -Dantza terapia. Urtarrilaren 16tik otsailaren 27ra izango da astelehen edo asteazkenetan, goizez edo arratsaldez. Rita Anzellinik emango du eta hileko 28 euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide