Asteburuetan ere Loiolako liburutegia irekita dago

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 7a

Urtarrilaren 20ra bitarteko larunbat eta igandeetan zabalik egongo da Loiolako liburutegia. Bihar, dena den, itxita egongo da, jai eguna delako. Gainontzeko egunetan, astelehenetik igandera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara egongo da zabalik. Azpeitiko Udalak azaldu duenez, «herriko ikasleen eskariari erantzuna eman ahal izateko» egin dute akordioa udalak eta Loiolako Erretoretzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide