Joxe Anjel Iribar atezainari buruzko liburua aurkeztu dute

Aritz Mutiozabal 2012ko abenduaren 5a

Athleticeko atezain mitikoa izan zen Joxe Anjel Iribar zarauztarra. Aurten, bere debutaren 50. urteurrenaren harira, ETBko kazetari Pedro Mari Goikoetxeak hari buruzko liburua idatzi du. Gaur aurkeztu dute, Ibaiganeko prentsa aretoan, Iribar, irudia eta eredua izenburupean euskarazkoa, eta Iribar, la alargada sombra del Txopo gaztelaniazkoa. Biak Alberdania argitaletxeak eman ditu argitara. Liburua atezainaren ibilbidea gainbegiratzen du, Zarauzko hondartzatik hasi eta nazioarteko partidetara arte. Gainera, Iribar beraren iritziak eta memoriak jasotzen dira. Alberdaniako webgunean adierazten denez, “orain arte beste batzuek idatzi dute nitaz. Nire kirol ibilbidea aski ezaguna izango da askorentzat, baina beti ere kanpotik begiratuta. Ez naiz sentimentuak erraz azaleratzen dituen horietakoa. Hala ere, nire sentipenak, gertaerak, erabakiak, jokabideak, akatsak eta abar neure ikuspegitik kontatzeko aukera hau ez dut alferrik galdu nahi izan. Zoritxarrez, denborarekin batera joan dira hainbat oroitzapenan. Zorionez, hainbatek lagundu didate galdutakoa berreskuratzen. Nintzena eta naizenaren ispilu izan nahi luke liburu honek”.

Pedro Mari Goikoetxea eta Joxe Anjel Iribar (Athletic-club.net).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide