Datorren urteko asmoen berri emateko eta herritarren iritziak eta egitasmoak jasotzeko, hainbat bilera egingo ditu Aiako Udalak auzoetan.
Abenduan egingo ditu lehen hiruak eta urtarrilean laugarrena. Bilera guztiak gaueko 21:00etan egingo dituzte eta horietatik lehena abenduaren 10ean, Elkanoko Gazteategi jatetxean izango da.
Hurrengo biak abenduaren 11n Urdanetako Indamendi elkartean eta abenduaren 18an Andatzako Uhartemuño elkartean egingo dituzte. Sanito-Erreka auzoko bilerarako data, berriz, zehazteke dago, nahiz eta urtarrilean egingo dela aurreratu duten Aiako Udaletik.