Beka bati esker, Balentziagaren 1952ko soineko bat zaharberrituko dute

Getariako Hitza 2012ko abenduaren 4a

Nadín enpresak emandako beka bati esker, Cristobal Balentziagaren 1952ko soineko bat zaharberrituko dute Getariako museoan. Deialdia Arte Ederretako lizentziatuei edo tankerako titulua dutenei dago zuzenduta, beti ere 30 urtetik beherakoak badira. Ab...

Nadín enpresak emandako beka bati esker, Cristobal Balentziagaren 1952ko soineko bat zaharberrituko dute Getariako museoan. Deialdia Arte Ederretako lizentziatuei edo tankerako titulua dutenei dago zuzenduta, beti ere 30 urtetik beherakoak badira. Abenduaren 14an amaituko da eskaerak egiteko epea.

Fundazioak gordeta du tafeta gorrizko gaueko jantzi baliotsua, beste 1.300 piezarekin batera. Erabileraren poderioz egoera txarrean dago. Bekadunak aztertu eta berritu egingo du, Cristobal Balenciaga Museoko Zaharberritze eta Kontserbazio Saileko arduradunaren begiradapean. Eta datorren udaberrian jarriko dute erakusgai, bilduma berriarekin batera.

Bigarren urtea da Nadín enpresak beka ematen duena.

Hilaren 14a arte egin daiteke eskaera, museoaren webgunearen bitartez. www.cristobalbalenciagamuseoa.com atarian eskura daitezke izen-emate orriak, baita informazio gehigarria ere. Ondoko betebeharrak izango ditu bekadunak: soinekoa kontserbatzea, zaharberritzeko tratamendua ematea, erakusketarako euskarriak egitea, dokumentazio grafikoa eta lanen txostenak egitea, lanak maileguan uzteko prestatzea eta bilgarrietan ateratzen laguntzea.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide