Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://vimeo.com/54003358
Xalbador bertsolariaren arrastoari segika, dokumental batean murgildu da Eneko Dorronsoro zinegile zumaiarra. «Duela bi urte, arraunlariei buruzko Ttaup, ttaup dokumentalaren muntaiarekin genbilela, bigarren eskuko azoka batean Odolaren mintzoa liburua erosi zuen aitak (Zumaiako bertso eskolako sortzaile Joanito Dorronsorok). Etxean bageneukan, baina norbaiti emateko edo norabait eramateko hartu zuen. Nik, ordea, aurrea hartu nion eta liburua hartu nuen». Liburuaren haritik piztu zitzaion gogoa. «Xalbadorren bizitzak, bere dramatismoagatik, badauka Hollywoodeko film baterako behar adina ezaugarri. Berari buruzko film bat egin izan balute, gidoilariak etorri handia duela pentsatuko genuke».
(Honako hau biharko egunkarian argitaratuko dugun erreportajearen aurrerapena da)