Tango eta milonga ikuskizuna izango da igandean Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko abenduaren 3a

Aurten ere, Andoaingo Joseba Pagolaren eta Bakartxo Arabaolazaren dantza eskolak egonaldia egingo du Zestoako Arozena hotelean, Baztango ekimenaren baitan. Egonaldia, igandean (abenduaren 9a) Zestoako udaletxeko arkupetan egingo duten tango eta milonga ikuskizunarekin bukatuko dute. Igandeko emanaldia 12:30etik 14:00etara izango da. Zortzigarren urtez etorriko dira Joseba eta Bakartxo dantza eskolakoak Zestoara. Baztango ekimena egitera datoz, dantza ardatz duen oporraldi berezia da hori. Batik bat tangoa da dantza eskolakoen bilkurako ardatza. Bertan, irakasle ezagun askok hartuko du parte:ekimenaren sustatzaile diren Pagola eta Arabaolaza, Bruno Tombari, Maria Angeles Caamaño, Adriana Naveira eta Fernando Sanchez. Horiez gainera, Ariel Yuryevic eta Mariano Quiroz disko-jartzaileak ere izango dira. Dantza ikastaroez gain, festa ere izango dute parte-hartzaileek; sagardo dastatzea eta Son de Cuba musika taldea ere izango baitituzte.

Aurten ere, Andoaingo Joseba Pagolaren eta Bakartxo Arabaolazaren dantza eskolak egonaldia egingo du Zestoako Arozena hotelean, Baztango ekimenaren baitan. Egonaldia, igandean (abenduaren 9a) Zestoako udaletxeko arkupetan egingo duten tango eta milonga ikuskizunarekin bukatuko dute. Igandeko emanaldia 12:30etik 14:00etara izango da.
Zortzigarren urtez etorriko dira Joseba eta Bakartxo dantza eskolakoak Zestoara. Baztango ekimena egitera datoz, dantza ardatz duen oporraldi berezia da hori. Batik bat tangoa da dantza eskolakoen bilkurako ardatza. Bertan, irakasle ezagun askok hartuko du parte:ekimenaren sustatzaile diren Pagola eta Arabaolaza, Bruno Tombari, Maria Angeles Caamaño, Adriana Naveira eta Fernando Sanchez. Horiez gainera, Ariel Yuryevic eta Mariano Quiroz disko-jartzaileak ere izango dira. Dantza ikastaroez gain, festa ere izango dute parte-hartzaileek; sagardo dastatzea eta Son de Cuba musika taldea ere izango baitituzte.

(paco-sanz.com)

(paco-sanz.com)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide