Gutuna: Putzuzuloren 7. urteurrena dela-eta

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 30a

Putzuzuloren 7.urteurrena dela-eta… Hilabeteko festaz ospatu dugu Putzuzulo Amets Fabrikaren 7.urteurrena. 7 urte alajaina. Nork esango zigun, ibilbide guzti hau egingo genukeenik. Hilabeteko ospakizunak eta hilabeteetako lana. Putzuzuloko urteurrenek, sekulako lana suposatzen digu xakeloi, 7 urteko ibilbideak bezalaxe. Bide honetan, eskerrak aurten ondoan izan zareten guztioi (Xanti ardotegia, Ambu, Aguex Karrozreia, Aintzane loredenda,Ikastaroak ematen ari direnei, Orioko gaztetxea, Getaiko gaztetxea…eta ahazten garen guztiak) Ekintza asko egin ditugu 7 urte hauetan. Festa asko eta lana ikaragarri. Balorazioa garaia da. Gehienetan, diru kontuei begiratzen diegu balorazioak positiboak ala negatiboak diren ikusteko. Beste askotan, etorri den jende kopuruari ere erreparatu ohi izan diogu. Bata edo bestea, “exitoa” beti, parametro “objetibo” horiekin neurtzen da eta oso gutxitan benetan garrantzia duten gauzekin. Gure urteurrenean zehar sekulako jendetza aritu da Putzuzulon aurrera eta atzera. Diru aldetik ez dugu zulorik egin, zulorik egiteko arriskurik hartu gabeko antolaketa ereduak ere badirelako. Dena ez delako apustu ekonomikoetan oinarritzen. Inbertsio eta arrisku ekonomikorik hartu gabe sekulako eskaintza kulturala eta sekulako ospakizuna aurrera atera dugu. Negozioa edo diru galera ez den kultur eredu bat mahai gaineratu dugu (Arreta jar dezatela mahaiaren inguruan daudenek). Jende askoren arteko harremanak bultzatu ditu urteurrenak, lagunekin konpartitutako momentu magiko pila. Momentu gogorrik ere pasatu dugu, lanez [...]

Putzuzuloren 7.urteurrena dela-eta…

Hilabeteko festaz ospatu dugu Putzuzulo Amets Fabrikaren 7.urteurrena. 7 urte alajaina. Nork esango zigun, ibilbide guzti hau egingo genukeenik. Hilabeteko ospakizunak eta hilabeteetako lana. Putzuzuloko urteurrenek, sekulako lana suposatzen digu xakeloi, 7 urteko ibilbideak bezalaxe. Bide honetan, eskerrak aurten ondoan izan zareten guztioi (Xanti ardotegia, Ambu, Aguex Karrozreia, Aintzane loredenda,Ikastaroak ematen ari direnei, Orioko gaztetxea, Getaiko gaztetxea…eta ahazten garen guztiak) Ekintza asko egin ditugu 7 urte hauetan. Festa asko eta lana ikaragarri.

Balorazioa garaia da. Gehienetan, diru kontuei begiratzen diegu balorazioak positiboak ala negatiboak diren ikusteko. Beste askotan, etorri den jende kopuruari ere erreparatu ohi izan diogu. Bata edo bestea, “exitoa” beti, parametro “objetibo” horiekin neurtzen da eta oso gutxitan benetan garrantzia duten gauzekin. Gure urteurrenean zehar sekulako jendetza aritu da Putzuzulon aurrera eta atzera. Diru aldetik ez dugu zulorik egin, zulorik egiteko arriskurik hartu gabeko antolaketa ereduak ere badirelako. Dena ez delako apustu ekonomikoetan oinarritzen. Inbertsio eta arrisku ekonomikorik hartu gabe sekulako eskaintza kulturala eta sekulako ospakizuna aurrera atera dugu. Negozioa edo diru galera ez den kultur eredu bat mahai gaineratu dugu (Arreta jar dezatela mahaiaren inguruan daudenek). Jende askoren arteko harremanak bultzatu ditu urteurrenak, lagunekin konpartitutako momentu magiko pila. Momentu gogorrik ere pasatu dugu, lanez leporaino izan garen momentuak. Oso ondo pasa dugu. Asko ikasi eta asko gozatu dugu, beraz, horrek erakusten digu guri urteurrena ederra izan den ala ez. Bizitutakoak.

Bizilagunek ere bizituko zuten gure urteurrena. Zarata asko jasango zuten hilabetean zehar. Gaueko naiz eguneko ospakizunek sortzen dituzten arazoak ahalik eta txikienak izaten saiatu gara. Bizilagunak errespetatzeko bidean esfortzu handia egiten ari gara, eta egiten jarraituko dugu, oraindik ere asko dugulako ikasteko. Errespetu horren parte da auzoa biziberritzea. Aurten Poligonoko bolatokia pintatzea erabaki dugu. Futbola eta beste hainbat joku modernok ahaztuta utzi duten txoko hori margotu eta helduenen eskutik belaunaldi ezberdinak lotu ditugu. Zoragarria izan da bolatokian jolasten hasi, eta helduak, nola jolasten den azaltzera gerturatzea. Garai bateko istorio eta anekdotak kontatu zizkiguten eta udaberrirako auzoko helduak eta gazteen arteko bolo partida egitea ere proposatu digute.

Udaletik ere jaso ditugu zorionak. Eta asko eskertzen da. Hainbeste eskertzen ez dena ordea, gurekin izandako hainbat jarrera dira. Beti gaitzetsi izan dugu dena erregulatu eta ofizial egiteko azken hamarkadetan hartu den bidea. Papeleo, baimen eta burokrazia zikinekin, herritarrongan duten konfiantza falta erakusten dutela salatuz. Baina aurtengoa kuriosoa izan da benetan. Aurten, garaiz eta zintzo eskatu genituen baimen guztiak. Formulario guztiak bete genituen, eskatuta bezala eta eskatutako garaian. Hainbat asteetako lana suposatu zizkiguten muralek, bi aste iraun zuten. Hilabeterako baimena izan arren, bi asteren buruan, kendu, puskatu eta zakarretara bota zituzten (eskerrak gure lana baloratzen zutela aitortu zuten komunikabideetan). Mahai eta aulkiak ere, hilabete osorako, garaiz eskatu genituen arren, bigarren astean iada eraman zituzten gaztetxetik (ulertzen dugu herriko beste ekintzetako ere beharra egotea, baina hori ez al lukete baimena eman aurretik antolatu beharko? Urteetan esan digute baimenen kontua kontrolerako baino gehiago antolaketarako dela … baina ez dakit zer pentsatu).

“Gaztetxea kalean” egunean ere egoera kuriosoa gertatu zen. 5 urtetik 50 urterako gazteak elkartu zituen “Street Boulder” saioak. Bertan, oso modu parte hartzailean, kirol jarduera politaz gozatu ahal izan genuen gure herriko kaleetan. Ba hemen ere, munipak etorri ziren zertan ari ginen gainbegiratzera (a buenas noski). Nonbait, norbaitek, telefonoz deitu zuela esanaz. Zerbait txarra egiten ariko ote ginenaren beldurrez Munipei deitu eta hauek guregana. Kirola egitean ere ezin gure kinki fama kendu, alajaina! Herritarrentzat gauzak antolatzen ari garenoz mesfidatu eta telefonoz salatu zuenaren etxera joan beharko lukete munipek. Bera zertan ari zen begiratzera. Baina, hain da erraza herri honetan anonimoki salatzea.

7 urteko ibilbidea osatu dugu eta baita ospatu ere. Baina etorkizunari begira, ezer gutxi dugu ospatzeko. Krisi ekonomikoa eta hain egoera larria ekarri digutenen esku jarraitzen du gure etorkizunak. Etxeak egiteko proiektua dago (hainbeste etxe egiteak ekarri digun egoera kontuan izanda ere) eta proiektu hori aldatzeko borondaterik duen politikaririk ez dago. Etxe gehiago Zarautzen? Ba al da beharrik? Ez al daude huts gehiegi oraindik? Ez ote dago Gaztetxe honek merezi duen ausardiaz gai honi helduko dion politikaririk? Papeleo, lege, rekurso, proiektu, bilera, prozesu,… eta gainontzeko burokrazia guztia zuen jolasa da. Zuek sortu eta elikatzen duzue. Gazteok eta herritarrok, ez dugu zertan gure bizitza txorakeria horietan hipotekatu beharrik. Guk, muxutruk, herriarentzat eta herritarrentzat ekintzak antolatzen ditugu, eta horretan zentratu nahiko genuke. Bakoitzak egin dezala egin beharrekoa, eragin dezala eragin behar duen lekuan, baina egin dezagun zerbait herri hau gaztetxerik gabe geratu aurretik. Orduan, berandu izango delako Putzuzulo zein polita zen gogoratzeko. Oraingoz, 7 urte. Zenbat gehiago denon esku dago. Guk gure bidea egingo dugu. Bakoitzak egin dezala berea.

 Xakela Gaztetxe Asanblada

PUTZUZULO AMETS FABRIKA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide