Abenduaren 14a bitartean eman ahalko da izena igeriketa ikastaroetan

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 30a

Udal kiroldegiak haurrentzako igeriketa ikastaroak antolatu ditu, eta larunbatetik aurrera eman ahalko da izena. Seme-alabek igeri egiten ikastea nahi duten gurasoek abenduaren 14a bitartean egin ahalko dute hori, kiroldegiko harreran bertan.

Haurrentz...

Haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartzeko baldintza bakarra 2009an edo lehenago jaio izatea da. Eskolak 2013ko lehen hiruhilabetean zehar emango dituzte, urtarrilaren 9tik martxoaren 23ra arte. Dordoka eta karramarro mailatako ikastaroak izango dira horiek, 0 eta lehenbiziko maila bitarteko haurrentzat. Igerileku txikian egingo dira, arratsaldetan, astean bitan. 35 minutu inguru iraungo du eskola bakoitzak.

Talde bakoitza zortzi ikaslez osatuta egongo da, gehienez. Aipatu ikastaro horiek hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat daude pentsatuta, baina mugok ez direla zorrotzak jakinarazi dute, “haurren gaitasuna hartzen baita kontuan adina baino”.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek udal kiroldegira jo dezakete edota 943-005123 telefono zenbakira deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide