Zestoako Udalak bat egin du euskararen aldeko manifestazioarekin

Onintza Lete Arrieta 2012ko azaroaren 30a

Euskaraz bizi nahi dugu lelopean, manifestazioa egingo dute bihar arratsaldean Donostian. Kontseiluak egin du deialdia, eta Zestoako Udalak bere atxikimendua eman dio. Leire Etxeberria alkateak ekimenaren aldeko idatzi bat irakurri zuen atzo iluntzeko udalbatzarrean, eta “herritarrak animatu” zituen manifestazioan parte hartzera. Baita nork bere etxeko balkoian lelo bera duen banderola jartzera ere. Zestoako udaletxeko balkoian jarrita dago jada koloretako letrak dituen banderola beltza.

Euskararen aldeko aldarriak herriz herri egiten ari dira

Euskaraz bizi nahi dugu lelopean, manifestazioa egingo dute bihar arratsaldean Donostian. Kontseiluak egin du deialdia, eta Zestoako Udalak bere atxikimendua eman dio. Leire Etxeberria alkateak ekimenaren aldeko idatzi bat irakurri zuen atzo iluntzeko udalbatzarrean, eta “herritarrak animatu” zituen manifestazioan parte hartzera. Baita nork bere etxeko balkoian lelo bera duen banderola jartzera ere. Zestoako udaletxeko balkoian jarrita dago jada koloretako letrak dituen banderola beltza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide