Sare sozialen inguruko hitzaldia izango da abenduaren 3an

Karkara.eus 2012ko azaroaren 30a

Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoentzako antolatu du saioa Orioko Herri Ikastolak

Seme-alabak Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoentzako hitzaldia antolatu du Orioko Herri Ikastolak datorren abe...

Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoentzako antolatu du saioa Orioko Herri Ikastolak

Seme-alabak Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoentzako hitzaldia antolatu du Orioko Herri Ikastolak datorren abenduaren 3rako. Internet, sare sozialak, ciberbullynga: aukerak eta arriskuak izenburupean, gaur egungo plataforma digitalak izango dira hizpide bertan.

Horrela, ciberbullynga zer den aztertzeaz gain, seme-alabak zein webguneetan ibiltzen diren ezagutuko dute gurasoek alde batetik. Eta horrez gain, gurasoek Messenger, Twenti, Facebook etabar ezagutzearen garrantziaz ere arituko dira.

18:00etan hasita, Pantallas Amigas erakundeko kide batek emango du hitzaldia, Ikastolako batzar aretoan. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide