Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak haurrentzako lehen sorospenen ikastaroa antolatu du, abenduaren 10etik 14ra. Ikastaro horretan haurrei gerta dakizkien arazo larrienen aurrean zer egin azalduko zaie: bihotz biriken berpizketa, arnasbidearen buxadura, zauriak… Ikastaroa arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da, eta 30 euroko balioa du, liburua barne.
Informazioa lortzeko edo izena emateko, 610-102872 telefonora deitu, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo zarautz@cruzroja.es helbidera mezua idatzi.