Janari beganoa izango da ostegunean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 30a

Hileko aurrenengo ostegunero bezala,  Zarauzko Putzuzulo gaztetxea jantoki begano bilakatuko da hilaren 6an. Animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito, P. Bong, Erik, Silvia eta Jon sukaldariek, eta “borondate xumearen” truke dastatzeko aukera izango da, 20:30etik aurrera. “Etekinik aterako bada, animalien eskubideen defentsarako erabiliko da”, adierazi dute. Barazkiak, berrz, Azoka Plazan erosiko dituztela aurreratu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide