Asteartean bildu ahalko da Fiare banko etikoaren inguruko informazioa

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 30a

Fiare banku etikoko kideak iaz abiatutako kanpainarekin aurrera jarraitzen dute. “Gizartearen garapen eredu justuago baten alde lan egiten dugun pertsonez osatutako ekimen sozial eta ekonomikoa gara”, diote. Fiaren parte hartu nahi dutenek...

Fiare banku etikoko kideak iaz abiatutako kanpainarekin aurrera jarraitzen dute. “Gizartearen garapen eredu justuago baten alde lan egiten dugun pertsonez osatutako ekimen sozial eta ekonomikoa gara”, diote. Fiaren parte hartu nahi dutenek, “beste edozein banko erakundetan bezala, aurrezleak diru kopuru bat aurrezten du baldintza eta epe zehatz batzuetan. Epearen amaieran, bere kapitala eta berari dagozkion interesak jasotzen ditu berme osoarekin. Nahi izanez gero, interesak Fiarek laguntzen dituen proiektuetarako uzteko aukera ere badago”, azaldu dute. Desberdintasuna lortzen den diruaren erabileran dagoela jakinarazi dute: “Lortzen den etekina Fiareren parte den komisio etiko batek aztertu eta hautatutako proiektuei (gizarte laguntza arlokoak batik bat) kredituak emateko edo bultzada ekonomikoa emateko erabiltzen dira”.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek hiru bide izango dituzte. Ohi bezala, astean behin biltzen dira, asteartetan,  Madoz kaleko lokalean 18:00-20:00 bitartean. Gerturatzen den orori banku etikoaren inguruko informazioa eman eta ekarpenak egiteko bidea erraztuko diete. Bertaratu ezin dutenek zarautz@proyectofiare.com helbidera idatzi edo 634-421977 telefonora dei dezakete. Horrez gain http://fiarezarautz.wordpress.com blogean edota www.proyectofiare.com webgunean eskura daiteke informazio osatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide