[caption id="attachment_52513" align="alignleft" width="350" caption="Juanito Dorronsoro bertsolaritzan aditua, Zumaiako ikastetxeetako ordezkariak, Zarauzko Ikastolako ordezkariak, Zumaiako euskara teknikaria (Xabier Azkue), AEK-ko kideak eta EHEko kideak (Argazkilaria: Juan Luis Romatet)"]

[/caption]
"Euskaraz bizi nahi duen multzo handia dagoela erakusteko", bihar Donostian egingo den manifestaziora joatera deitu dituzte Urola Kostako euskalgintzako hainbat eragilek eta herritarrek. Kontseiluak deituta, 17:00etan abiatuko da Anoeta estadiotik,
Euskaraz bizi nahi dugu lelopean.
Pasa den larunbatean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 30. urteurrena izan zen. Lege horrek euskararen normalizazioa duela helburu adierazi zuten eragileok prentsaurreko baten bidez, baina «hutsune asko» daudela alor horretan. «Euskal Herrian ezin gara euskaraz bizi», nabarmendu zuten, eta hori argudiatzeko hamaika arrazoi eman: administrazioek erdaraz funtzionatzen dute, euskararen arnasguneak ez dira babesten eta euskalduntzeko baliadeak urriegiak dira, besteak beste. Hortaz, «ezinbestekotzat» jo dute euskara eta hitzkuntza komunitatea indartzea, eta horretarako baldintzak aldatzea, hau da, «euskararen berezko lurraldean bizi eta lan egiten dugun guztiok euskara ezagutzea». Jakitea «ez da nahikoa», ordea; erabiltzeko aukera izatea ere beharrezkoa da: «Instituzioek bertatik bertara eta kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabeak sortu eta aplikatu behar dituzte, euskarari lehentasuna emango diotenak. Kontseiluaren Hizkuntza Politika Eragingarria bada hori lortzeko tresna egokia».