«Pilota zaletasun gehien duen herria bezala agertu beharko litzateke Azkoitia»

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 29a

Iban Garate (Azkoitia, 1982) aktore eta aurkezleak TOPera saioa aurkezteari ekin dio ETB 1 katean, eta UROLA KOSTAKO HITZA-rekin hitz egin du proiektu berriaren inguruan. Biharko egunkarian irakurri ahal izango da elkarrizketa osoa:

- Zerren inguruko ...

Iban Garate (Azkoitia, 1982) aktore eta aurkezleak TOPera saioa aurkezteari ekin dio ETB 1 katean, eta UROLA KOSTAKO HITZA-rekin hitz egin du proiektu berriaren inguruan. Biharko egunkarian irakurri ahal izango da elkarrizketa osoa:

- Zerren inguruko saioa da?

Euskal Herriko gauza kuriosoen ranking-a egiten dugu. Entretenimenduz jantzitako saioa da. Esaterako, lehen saioa bost eskulturarik bitxienen ingurukoa izan zen. Bestea, berriz, Euskal Herriko bost gozorik hoberenena. Gaur, berriz, bizi kalitate altuena duten herrien inguruan ari gara grabatzen. Beste saio bat izango da taberna gehien dituen herrienena. Horrez gain, elkarteen eta musikaren inguruko saioak egingo ditugu. Guztiak dira kalean egindakoak, eta kaleko jendeen iritziak hartuko ditugu. Programa bizia da.

- Azkoitiak ba al du zerrenda horretan sartzeko moduko bitxikeririk?

Bai, noski. Ez da zaila asmatzea, gainera: Euskal Herrian pertsona eder eta jator gehien dituen herria da. Kar kar kar. Orain benetan; uste dut pilota zaletasun gehienetarikoa duen herri bezala agertuko dela Azkoitia. Borroka handia dut erredakzioan horrekin, baina uste dut lortuko dudala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide