Atzoko plenoan hartu zuen Maria Jose Lafuentek PPko zinegotzi kargua. Berak ordezkatuko du Rafa Olaizola aurrerantzean. Osoko Bilkuraren hasieran izendatu zuten, eta gainontzeko zinegotziek ongietorria egin zioten. “Rafak lan asko egin du Zarautzen eta zarauztarren alde. Gutxienez hark egindako lanaren zati txiki bat egitea gustatuko litzaidake”, adierazi zuen.
Lafuentek ez du euskaraz egiten; gaztelaniaz erantzungo du, beraz. Era berean, gainontzeko zinegotziek diotena ulertu ahal izateko zuzeneko itzulpena jasoko du aurikular bidez. Zerbitzu bera jasoko du Gari Berasaluze Bilduko zinegotziak, Lafuentek dioena euskaraz entzuteko.