Zestoan gaur egingo dute udalbatzarra, 20:00etan. Ohiko saioan udal ordezkari politikoek landuko duten gai zerrenda honakoa da: urriaren 30eko udalbatzarreko akta; Zestoako Udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak; udaletxearen fatxada nagusian Espainiako bandera ez jartzeagatik Estatuko Abokatuaren demandaren inguruan izendatutako abokatu eta prokuradoreak izendatzea; etxegabetzeen egoera larriaren aurrean Euskal Herria Bilduk aurkeztutako mozioa; Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 1erako Euskaraz bizi nahi dugu lelo hartuta deitutako manifestazioari atxikimendua emateko eskatuz alkatearen azalpena; eta, galderak eta erreguak.