Ostiral honetan, azaroak 30, umeentzako zirko tailerra egingo da Aizarnan. 16:30etik 18:30era bitartean izango da tailerra, Aizarnako Soziedadeko umeen txokoan. Adin desberdineko gaztetxoei eta haurrei dago zuzenduta tailerra eta malabare desberdinak sortzen trebatuko dira haurrak. Honako malabareak landuko dituzte: pilotak, makila txinatarrak, kariokak, ponpa erraldoiak… Ekimena, Aizarnako Herri Elkarteak antolatutakoa da.
