Txistu Kontzertua izango da igandean Getarian Azaroa Musikaz Blai ekimenaren baitan. Izan ere, herriko Gazte Alaiak Txistulari Taldeak kontzertua emango du egun horretan Salbatore Deunaren Parrokian. 12:30ean hasiko da hitzordua eta bertan euskal kantez osatutako errepertorioa eskainiko dute.
