Nerea Amilibia irabazle izan da Karakateko eta Alkortako igoeretan

Karkara.eus 2012ko azaroaren 27a

Elgoibarren eta Mendaron jokatu dira lasterketak bi aste bukaeratan

Alkortako Igoeraren 8. edizioa jokatu zuten Mendaron joan zen larunbatean.

Hogeita bat lagunek hartu zuten parte proban eta emakumezkoetan Aiako Nerea Amilibia izan zen azkarrena hi...

Elgoibarren eta Mendaron jokatu dira lasterketak bi aste bukaeratan

Alkortako Igoeraren 8. edizioa jokatu zuten Mendaron joan zen larunbatean. Hogeita bat lagunek hartu zuten parte proban eta emakumezkoetan Aiako Nerea Amilibia izan zen azkarrena hirugarren urtez jarraian. Alkortako gainera ongi iritsi arren markak ontzeko aukerarik ez zuen izan hego haize zakarra izan baitzuten korrikalariek aurkari. Hirugarren urtez jarraian izan da Amilibia 4,7 kilometroko ibilbidean irabazle 27:45 denborarekin, baina iazko errekorretik –25:40– ia bi minutura geratu zen aurten.

Gizonezkoetan Iñigo Lariz elgoibartarra izan zen irabazle Alkortan eta, hain zuzen ere, Amilibia eta biak izan ziren Elgoibarren jokatutako Karakateko igoeran ere garaile. Nerea Amilibiak  37 minutu eta 2 segundo behar izan zituen Karakateko gailurrera iristeko eta sailkapen orokorrean 37. tokia lortu zuen. Karakateko igoeran parte hartu zuen estreinako aldian, 2009an, irabazle izan zen Amilibia eta baita errekorra egin ere, 2010ean kendu zion errekorra Maite Maiora mendaroarrak eta iaz ere Maiorarekin lehia polita izan ondoren, Mendarora joan zen txapela. Aurten, ordea, berriz itzuli da Aiara.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide