Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txikien artean barne-ekintzailetasuna eta produktu edo zerbiztuen dibertsifikazioa sustatzeko prestakuntza ikastaroa antolatu du. Udal elkarteko enpresa zerbitzuen sailak zera jakinarazi du: «Barnekintzailetasuna eta dibertsifikazioa epe luzera hazten jarraitzeko motorea dira enpresentzat». Ikastaroa bihar izango da Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan, 09:00etatik 13:00etara.
Eduki egitarau zabala
Enpresei zuzendutako tailerrean hurrengo gaiak landuko dituzte enpresa txikietako arduradunek: barnekintzailetasunaren garrantzi estrategikoa; erakunde kultura eta komunikazioa; lidergo erantzukizuna eta ekimenen kudeaketa ekonomikoa; ekintzaileak identifikatu, prestatu eta kudeatzea; eta ekimenak garatzeko lan prozesuak eta jarraipenerako tresnak.
Izena emateko bidea
Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuen Sailetik azaldu dutenez, 15 lagunentzat tokia izango da ikastaroan.
Ekimenean izena eman nahi dutenek enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi beharko dute izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz.
Horretaz gain, 943-89 08 08 telefono zenbakira hots egin eta Enpresa Zerbitzuarekin hitz egin nahi dutela adierazi beharko dute egitasmoaren inguruko informazio gehiago jaso nahi duten herritarrek.