Azkoitiko Sorturen eratze prozesuaren lehenengo eztabaida egingo dute bihar, 18:00etan, Elkargunean. Bertako ponentziak Zakela tabernan dituzte eskuragarri herritarrek. Alderdiaren sorrera hiru eztabaidatan banatuta egongo dela adierazi du Sortuk, eta biharkoak oinarri ideologikoak izango ditu ardatz. Abenduaren 15ean, berriz, ildo politikoak jorratuko dituzte; urtarrilaren 26ko eztabaida egituraren antolaketaren ingurukoa izango da, eta otsailaren 9ko batzarrak barne hauteskundeak izango ditu oinarri. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.