Bilduren jarrera «autoritarioa» salatu du PSE-EEk

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 27a

PSE-EEk Bilduren jarrera «antidemokratiko, autoritario eta kaotikoa» salatu du. «Ez dituzte ezberdintzen Zarauzko Udala eta Udal Gobernua. Askotan udalaren izenean hitz egiten dute Bilduko ordezkariek, oposizioarekin adostu gabe», nabarmendu du alderdiko bozeramaile Patxi Elolak: «Haientzat oposizioak ez du existitzen». Hori dela eta, Bilduren izenean hitz egiteko eskatu diete ordezkariei, edota behinik behin oposizioa aurrez informatzeko: «Bilduri oposizioa errespetuz tratatzeko eskatu nahi diogu, eta bere betebeharrak fin eta legez egiteko». Bestalde, Juan Luis Illarramendi alkateari Kultura batzorde buru Gari Berasaluzeri atentzioa emateko esan dio, izandako «jarrera diktatorial eta antidemokratikoagatik». Jakinarazi duenez, Berasaluzek azken Kultura batzordetik kanporatzeko eskatu zion Elolari. Azaldu duenez, berak emandako iritzia ez zitzaiola “gustatu” argudiatuz. Ildo horretatik, Bilduren «harrokeria izugarria» salatu dute. PSE-EEko zinegotzi Gloria Vazquezek gogoratu du Bilduk ez duela gehiengoa udalean, eta erabakiak «beren kabuz» eta «kontrastatu gabe» hartzen dituela, alkate dekretuz: «Parte hartze hitza behin eta berriz errepikatzen dute, baina zinegotziei ukatu egiten diete parte hartzea». Batzorde gutxi Bilduk hamazazpi hilabete daramatza gobernuan eta denbora horretan batzorde gutxi antolatu ditu, PSE-EEren iritziz. Besteak beste, Zarautz Lurreko administrazio kontseilua lau, Kirol Patronatua zazpi, Turismo Patronatua bederatzi eta Hezkuntza batzordea hamar alditan “soilik” bildu dira.  Ongizate batzordea ere «hutsik» dagoela salatu du Vazquezek: «Hori are larriagoa da [...]

PSE-EEk Bilduren jarrera «antidemokratiko, autoritario eta kaotikoa» salatu du. «Ez dituzte ezberdintzen Zarauzko Udala eta Udal Gobernua. Askotan udalaren izenean hitz egiten dute Bilduko ordezkariek, oposizioarekin adostu gabe», nabarmendu du alderdiko bozeramaile Patxi Elolak: «Haientzat oposizioak ez du existitzen». Hori dela eta, Bilduren izenean hitz egiteko eskatu diete ordezkariei, edota behinik behin oposizioa aurrez informatzeko: «Bilduri oposizioa errespetuz tratatzeko eskatu nahi diogu, eta bere betebeharrak fin eta legez egiteko». Bestalde, Juan Luis Illarramendi alkateari Kultura batzorde buru Gari Berasaluzeri atentzioa emateko esan dio, izandako «jarrera diktatorial eta antidemokratikoagatik». Jakinarazi duenez, Berasaluzek azken Kultura batzordetik kanporatzeko eskatu zion Elolari. Azaldu duenez, berak emandako iritzia ez zitzaiola “gustatu” argudiatuz.
Ildo horretatik, Bilduren «harrokeria izugarria» salatu dute. PSE-EEko zinegotzi Gloria Vazquezek gogoratu du Bilduk ez duela gehiengoa udalean, eta erabakiak «beren kabuz» eta «kontrastatu gabe» hartzen dituela, alkate dekretuz: «Parte hartze hitza behin eta berriz errepikatzen dute, baina zinegotziei ukatu egiten diete parte hartzea».
Batzorde gutxi
Bilduk hamazazpi hilabete daramatza gobernuan eta denbora horretan batzorde gutxi antolatu ditu, PSE-EEren iritziz. Besteak beste, Zarautz Lurreko administrazio kontseilua lau, Kirol Patronatua zazpi, Turismo Patronatua bederatzi eta Hezkuntza batzordea hamar alditan “soilik” bildu dira.  Ongizate batzordea ere «hutsik» dagoela salatu du Vazquezek: «Hori are larriagoa da bizi dugun egoera kontuan izanda».

«Presoen familiei diru laguntzak emateko zailtasunik ez dute, ordea», salatu du Elolak. Haren arabera, «dokumenturik aurkeztu gabe eta gehiengoa dutelako», presoen familiei 16.500 euroko laguntza emateko asmoa du Bilduk. Biharko plenoan eztabaidatuko dute gai horren inguruan.
«Kaosa dator, Bilduk guztia hankaz gora jarriko du eta hori zeharo kaltegarria izango da zarauztarrentzat», adierazi du Elolak. Hori ekidite aldera, elkarlana bultzatu behar dela dio: «PSE-EEk beti bezala ateak zabalik ditu elkarlanerako».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide