Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Muntuko Plan Partzialaren baliogabetasuna

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 27a

2005etik Muntuko Plan Partzialaren gaia pil-pilean izan da oriotarren artean. 2010n Euskadiko Auzitegi Gorenak nulutzat jo zuen Muntuko Plan Partziala, alde batetik Muntuko Plana Arau Ordezkatzaileak onartu baino lehen onartu zelako; eta bestetik, arau ordezkatzaileek hala eskatzen badute ere, Orioko Udalak ez zuelako Munto Eremuaren azterketa hidraulikoa jendaurrean jarri. Epai horren aurrean Orioko Udalak, eta eremu horretan etxeak egiten ari ziren etxe sustatzaileek errekurtsoa aurkeztu zuten Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean. Urriaren 25ean Espainiako Auzitegi gorenak berretsi egin du Muntuko Plan Partzialaren baliogabetasuna. Behin epaia ezagututa Orioko Udala egoera konpontzeko zer egin aztertzen ari dela azaldu du Orioko alkate Beñat Solaberrietak. «Gure helburu nagusia orain Orioko hirigintza egonkortasuna bermatzea izango da plan orokor eta arau ordezkatzaileei dagokionean».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide