Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak adierazi du Premiun mezuen inguruko kontsulta eta erreklamazioak jasotzen ari direla azkenaldian, eta horren inguruko argibideak eman ditu; honen arabera, sms Premiun telefono mugikorretara bidalitako testu-mezuak dira, baina mezu arruntak baino garestiagoak, “atxikitako zerbitzuak direla eta”. Horiek identifikatzeko “nahiko errazak” direla deritzote; izan ere, bost edo sei zifrako zenbakiak erabiltzen dituzte. “Telefonia operadoreak kobratzen du zerbitzua, baina beste enpresa batzuk kudeatzen dute”, argitu dute. Hori hala izanik, udal bulegoak jakinarazi du zerbitzu hori ez izateko norberaren telefono operadoreari eskatu behar diola tarifikazio gehigarriko zerbitzuak deskonektatzeko, sms arruntak soilik jaso ditzan. “Zerbitzu horietan alta eta baja prozedurak harmonizatuak daudenez, baja ematea asko errazten da; era berean, ohartarazi gabeko alten arriskuak gutxitu egiten dira”.
Informazio gehiago lortzeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoarekin jar daiteke harremanetan; astelehen, asteazken eta ostiraletan Azkoitio Enparan kalean duten egoitzara joan daitezke, 10:00etatik 14:00etara artean; 943-15 71 93 telefonora deitu edo omic@azpeitia.net helbidera idatzi. Azkoitian, berriz, kale nagusian egoten dira, astearte eta ostegunetan. Halaber, 943-85 73 05 telefonora deitu edo omic-azkoitia@kontsumo.net helbidera idatzi dezakete.