Jostailu erabilien truke azoka izango da abenduaren 15ean

Karkara.eus 2012ko azaroaren 27a

Jostailuak aurrez jasoko dituzte azaroaren 30ean eta abenduaren 14an

Abenduaren 15ean, larunbatean, Herrio Natur Taldeak

antolatuta, 3. Jostailu Erabilien Azoka izango da egun osoan Herriko Plazan –eguraldi txarra egiten badu, frontoian–. Horreta...

Jostailuak aurrez jasoko dituzte azaroaren 30ean eta abenduaren 14an

Abenduaren 15ean, larunbatean, Herrio Natur Taldeak antolatuta, 3. Jostailu Erabilien Azoka izango da egun osoan Herriko Plazan –eguraldi txarra egiten badu, frontoian–. Horretarako, jendeak etxeetan erabili ez edo behar ez dituen jostailuak izanez gero, horiei guztiei erabilera berria emateko aukera duela jakinarazi dute Herriokoek: Elkartrukea eta berrerabiltzea sustatzea dugu helburu eta  Gabonetako gehiegizko  kontsumoaz ardura hartzea.   

Azoka eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo dute azaroaren 30ean, ostiralean:

  • 16:00etatik 17:00etara Zaragueta Eskolan.

  • 16:30etik 17:30era Ikastolan.

  • 18:00etatik 20:00etara Kosta Tailerrean.

Abenduak 14an, ostiralean, berriz ere Kosta Tailerrean izango dira azken jostailuak jasotzen, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Biltzen duten guztia abenduaren 15eko azokan ikusgai jarriko dute Herriko Plazan: goizean 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 18:00etara.

Truke sistema

Bilketa egunetan jendeak etxetik eramandako jostailuak sailkatu egingo dituzte hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Jostailuak eramaten dituztenek nahi izanez gero koloretako txartel bat jasoko dute azoka egunean kolore berdineko txartela duen beste jostailuren batekin trukatzek. Mahaietan izango ditugun jostailu desberdin guztiak ondo ondo begiratu eta gustukoena aukeratzea izango duzue, diote Herriokoek

Azokara hurbiltzen direnak egun horretan etxetik eramaten dituzten jostailuak ere azokan jarritakoekin trukatu ahal izango dituzte eta larunbat arratsaldean, azken orduan, jostailurik eraman ez dutenek –txartelik ez dutenek– gustuko duten jostailu hori etxera eramateko aukera izango dute.

Baldintzak

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko  honako baldintza hauek jarri dituzte Herriokoek:

  • Jostailuek osorik egon behar dute, egoera onean, norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez dugu jasoko.

  • Azoka egunean jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute.

  • Azoka amaitutakoan inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batetara bideratuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide