Zarauzko Udalak aparkalekuen arazoari aurre egiteko parte hartze prozesua abiatu zuen pasa den udaberrian. Orain, prozesu horren bigarren fasea hasi dute. TAOk mugatzen dituen auzoetako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak, gune bakoitzeko beharrak ezagutu eta iritziak jasotzeko. Gaur kiroldegian izango da bilera, 20:00etatik 20:30etara.
