Indarkeria sexistaz eztabaidatuko dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 26a

“Indarkeria sexistak oraindik orain Zarautzen duen eraginaz kezkatuta” daude Parekidetasun Kontseiluko kideak: “Azken urteetan salaketek ez dute behera egin eta salatu gabeko egoerak ugariak direla badakigu”. Hori dela eta, gai...

“Indarkeria sexistak oraindik orain Zarautzen duen eraginaz kezkatuta” daude Parekidetasun Kontseiluko kideak: “Azken urteetan salaketek ez dute behera egin eta salatu gabeko egoerak ugariak direla badakigu”. Hori dela eta, gaiaren inguruan eztabaidatzeko beharra sentitzen dute. “Askotan indarkeria sexista kasuak gertatzen direnean arinkeriaz eta morboaren bueltan jarduten dugu hizketan. Gaia seriotasunez eta arduraz tratatzeko ordua dela deritzogu”. Hori dela eta, foro herritarra antolatu dute: “Eztabaida foroan herritarrok parte hartzeko eta gure iritziak elkartrukatzeko aukera izan eta aurrera begira eman beharreko urratsak aztertzea da gure erronka”. Bide horretan, mahai ingurua izango da ostegunean, Etxezabalan 18:30ean. Gaian adituek hartuko dute parte: Maider Morras abokatuak, Nerre Altxu gizarte langile eta berdintasun teknikariak, Carmen Biain hezitzaileak eta Miren Aranguren Bilgune Feministako ordezkariak. Behin horien iritziak eta azalpenak entzunda, herritarrei emango diete hitza, talde txikitan antolatu eta eztabaida sustatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide