Familia, haurdunaldia eta haurraren lehen urteak. Etorkizuneko gizartea hitzaldia antolatu dute ostegunerako, Gaztelekuan. Guraso, zaintzaile, haurdun dauden emakumeak, eta orohar, interesa duen orori zuzendutako saioa izango da. Mailu Segurola psikopedagogo eta psikomotrizista, Sonsoles Alamo psikologo eta psikomotrizista eta Guillermo Gonzalez-Castelao farmazialari eta kinesiologoa sortze eta ernaldi prozesuez, erditzeaz, haurtzaroaz, garapen psikomotorraz eta guraso eta haurren arteko harremanaz ariko dira, 18:30etik aurrera. Sarrera doan izango da.