Kalean da ‘Zestoako musika historiaren konpasean’ liburua

Nerea Uranga 2012ko azaroaren 26a

Danbolin Zulo Kultur elkartekoek kaleratu dute, Garikoitz Mendizabalek idatzitako Zestoako musika historiaren konpasean liburua. Joan den ostiralean (azaroak 23) aurkeztu zuten liburua, Kultur Etxeko aretoa jendez beteta zegoela. Aurkezpena, Amalda Txiki abesbatzakoen eta Zestoako Parrokiko Abesbatzaren emanaldi banarekin hasi zuten. 200 orrialde baino gehiago ditu, 300 argazki inguru eta Zestoako mila herritar baino gehiagoren izenak jasotzen ditu liburuak. Kulturaren auzolanaren erakusgarri Fernando Arzallus Zestoako kultur teknikari eta Danbolin Zulo elkarteko kidearen esanetan, liburuan herriko musikari handiez gainera, musikari xumeek ere tokia hartu dute,”musikan Zestoan izan diren izar handiak aipatzen dira liburuan, baina herriko ehunka musikari azaltzen direla da liburuaren meritua. Musikari eta dantzari xumeak berreskuratu ditu Garikoitzek. Ehunka izen hoiek dira, herri honetan mendez mende, urtez urte eta egunez egun izan den eta egiten den kulturaren auzolanaren adibide. Esaten da Euskal Herrian eta beste tokietan auzolana galduta dagoela erabat, baina ez kultura bezalako esparruetan auzolana betidanik egon da eta gaur egun ere badago. Horren adibide da gaur egun kalera atera diren talde piloa”. 2000. urtean hasitako lana 2000 urterako hasita zegoen datu bilketan Garikoitz Mendizabal, “orduan Gasteizen udal txistulari nenbilen. Hara iritsi orduko jakin nuen bertako txistulari bat Zestoara etorri zela 1925ean txistulari plaza aterata. Ordurako Juan Joxe Cestona izeneko [...]

Danbolin Zulo Kultur elkartekoek kaleratu dute, Garikoitz Mendizabalek idatzitako Zestoako musika historiaren konpasean liburua. Joan den ostiralean (azaroak 23) aurkeztu zuten liburua, Kultur Etxeko aretoa jendez beteta zegoela. Aurkezpena, Amalda Txiki abesbatzakoen eta Zestoako Parrokiko Abesbatzaren emanaldi banarekin hasi zuten. 200 orrialde baino gehiago ditu, 300 argazki inguru eta Zestoako mila herritar baino gehiagoren izenak jasotzen ditu liburuak.

Kulturaren auzolanaren erakusgarri

Fernando Arzallus Zestoako kultur teknikari eta Danbolin Zulo elkarteko kidearen esanetan, liburuan herriko musikari handiez gainera, musikari xumeek ere tokia hartu dute,”musikan Zestoan izan diren izar handiak aipatzen dira liburuan, baina herriko ehunka musikari azaltzen direla da liburuaren meritua. Musikari eta dantzari xumeak berreskuratu ditu Garikoitzek. Ehunka izen hoiek dira, herri honetan mendez mende, urtez urte eta egunez egun izan den eta egiten den kulturaren auzolanaren adibide. Esaten da Euskal Herrian eta beste tokietan auzolana galduta dagoela erabat, baina ez kultura bezalako esparruetan auzolana betidanik egon da eta gaur egun ere badago. Horren adibide da gaur egun kalera atera diren talde piloa”.

2000. urtean hasitako lana

2000 urterako hasita zegoen datu bilketan Garikoitz Mendizabal, “orduan Gasteizen udal txistulari nenbilen. Hara iritsi orduko jakin nuen bertako txistulari bat Zestoara etorri zela 1925ean txistulari plaza aterata. Ordurako Juan Joxe Cestona izeneko bati buruz zerbait banekien; garai hartako txistularirik handiena zela, besteak beste, Isidro Ansorenaren maisua izandakoa-eta. Cestona Tolosara joan zen udal txistulari plaza aterata. Orduan, garai hartako pertsonaia haiei buruz gehiago jakiteko izugarrizko jakinmina sortu zitzaidan”. Hala, datuak biltzen hasi zen Mendizabal, “konturatu nintzen askotan txistularien eta musika bandako kontuak paralelo zihoaztela eta kasik konturatzerako informazio dezente bilduta neukan”.  Hiru-lau urte geroago, txistulari eta musika bandaz gain, musikarekin lotutako beste kontuak ere biltzen hasi zen, hainbat herritarrengana jo eta elkarrizketak-eta eginez, “herritar askorengana joan naiz datu eta kontakizun eske”. Zestoako musika historiaren konpasean liburuko protagonistak pertsonak direla nabarmendu du egileak, “izen eta abizeneko zestoarrak, plazan edo elizan, kalean edo auzoetan, bakarka edo taldean, edozein unetan musikarekin eta dantzarekin lotura izan dute zestoarrak”. Izenez jositako liburua dela azpimarratu du.

Liburuan kalean dela pozik dago egilea, “nire ibilbide profesionalean gaurko eguna markatuta, oso konziente naizelako, lan honek herriari eskainiko diona oso-oso opari polita dela. Aspaldiko kontuak jakingo direlako eta gaur egunekoak ere badatozelako hurrengo belaunaldiek jakiteko nola izan diren musika kontuak, dantza kontuak eta abar Zestoan”.

Liburuaren edizio lanak bost lagunen artean egin dituztela nabarmendu du Onintza Irureta Danbolin Zulo elkarteko kideak. Liburuak, “argazki zahar elegante askoak, eta bizi izan ez ditugun kontakizun asko” jasotzen dituela nabarmendu du Iruretak.

Zestoako Udalareko kide guztientzako liburuan parte hartzea “oso pozgarria” dela azaldu zuen aurkezpenean Leire Etxeberria Zestoako alkateak, eta egileari eta Danbolin Zulo elkarteari liburuagatik eskerrak eman zizkien Zestoako Udalaren izenean.

Danbolin Zulo elkartearen bosgarren liburua

Danbolin Zulo elkarteak ateratzen duen bosgarren liburua da hau, “gero eta liburu handiagoak ateratzen ari gara, gainera”, azaldu zuen Fernando Arzallus Zestoako kultur teknikariak eta Danbolin Zulo elkarteko kideak. Lehen liburua, 2000ko azaroan atera zuten, Pepita Iriondori buruzkoa. Ordutik, atera dituzte: Zestoari gorazarre, Zuri beltzean bizi izanak (argazki liburua) eta Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte, 1906-2006 (agortuta dago liburua).

Zestoako musika historiaren konpasean liburua 15 eurotan salgai jarri dute eta Zestoako Potxolo dendan edota Danbolin elkartearen egoitzan eskuratu daiteke.

ZESTOAKO MUSIKA HISTORIAREN KONPASEAN ZESTOAKO MUSIKA HISTORIAREN KONPASEAN ZESTOAKO MUSIKA HISTORIAREN KONPASEAN ZESTOAKO MUSIKA HISTORIAREN KONPASEAN ZESTOAKO MUSIKA HISTORIAREN KONPASEAN

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide