Gaztetxoak izan dira herriko jaun eta jabe asteburuan zehar. Getariako Guraso Elkarteak antolatuta, Haurren Eguna eta Alkate Txiki Eguna ospatu zuten larunbat iluntzean eta giro paregabea izan zen iluntze gau partean.
Getariako alkate Nika Lertxundik herriaren agintea eman zion larunbat iluntzean alkate txikiari eta azken honek pregoia eman zuen udaletxeko balkoitik.

