Imanol Larrañaga azkoitiarrak bigarren egin du Azkoitiko Herri Lasterketan

Onintza Lete Arrieta 2012ko azaroaren 26a

Aurtengo herri lasterketan eguraldia lagun izan dute probako 500 parte-hartzaileek. 10 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta beste behin Yerai Varela oñatiarra nagusitu zen larunbatean 31:39 denborarekin. Bigarren azkoitiar bat helmugaratu zen: Imanol Larrañaga. Minutu bat eta 25 segundora iritsi zen azkoitiarra, eta 33:05 denbora egin zuen. Emakumezkoetan, Uxoa Irigoien getariarra izan zen garailea, 39:35 denborarekin. Sailkapena osorik hemen ikus daiteke. Raka Maraton Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo Elkarteak antolatu du lasterketa zortzigarren urtez, Azkoitiko Triatloi Taldearen eta Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin.  

500 lagunek hartu dute parte aurtengo lasterketan (Onintza Lete Arrieta/Hitza)

Aurtengo herri lasterketan eguraldia lagun izan dute probako 500 parte-hartzaileek. 10 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta beste behin Yerai Varela oñatiarra nagusitu zen larunbatean 31:39 denborarekin. Bigarren azkoitiar bat helmugaratu zen: Imanol Larrañaga. Minutu bat eta 25 segundora iritsi zen azkoitiarra, eta 33:05 denbora egin zuen. Emakumezkoetan, Uxoa Irigoien getariarra izan zen garailea, 39:35 denborarekin. Sailkapena osorik hemen ikus daiteke. Raka Maraton Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo Elkarteak antolatu du lasterketa zortzigarren urtez, Azkoitiko Triatloi Taldearen eta Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide