Giro ona Beeee… Egunean

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 24a

  Eguerditik bertsoak nagusitu dira Zarautzen, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa dela-eta. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera  dute gaur zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Goizean bertso poteoan jardun dute herriko tabernetan zehar Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua eta Oier Aizpuruak. Arrano tabernan jardun dute Enbeitak eta Elizetxek, besteak beste.  Orain bazkaria izango da  Zinema Frontoian. Bazkaloste partean, bertso jarrietan hartuko dute parte Oskar Estanga, Maialen Arzallus, Aitor Sarriegi, Maialen Velarde, Etxeberria anaiak, Baionako Bertso Eskola, Mantxi, Markinako Bertso Eskola eta Artzayak. 22:00etatik aurrera, berriz, bertso esketxak eskainiko dituzte Tolosaldeko Bertso Eskola, Malen Amenabar, Gabiriko taldea, Jone Larrinaga, Unai Muñoa, Inazio Vidal, Ander Lizarralde, Txaber Ormazabal, Iruñako Euskaldunberrien Bertso Eskola eta Gasteizko Bertso Eskolak Putzuzulon. Eguna borobiltzeko, erromeria izango da leku berean Fun&Go taldearekin. Hitzetik Hortzera ETB1eko saiokoak ere bertan izan dira.

 

Eguerditik bertsoak nagusitu dira Zarautzen, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa dela-eta. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera  dute gaur zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Goizean bertso poteoan jardun dute herriko tabernetan zehar Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua eta Oier Aizpuruak. Arrano tabernan jardun dute Enbeitak eta Elizetxek, besteak beste.  Orain bazkaria izango da  Zinema Frontoian.

Bazkaloste partean, bertso jarrietan hartuko dute parte Oskar Estanga, Maialen Arzallus, Aitor Sarriegi, Maialen Velarde, Etxeberria anaiak, Baionako Bertso Eskola, Mantxi, Markinako Bertso Eskola eta Artzayak. 22:00etatik aurrera, berriz, bertso esketxak eskainiko dituzte Tolosaldeko Bertso Eskola, Malen Amenabar, Gabiriko taldea, Jone Larrinaga, Unai Muñoa, Inazio Vidal, Ander Lizarralde, Txaber Ormazabal, Iruñako Euskaldunberrien Bertso Eskola eta Gasteizko Bertso Eskolak Putzuzulon.

Eguna borobiltzeko, erromeria izango da leku berean Fun&Go taldearekin.

Hitzetik Hortzera ETB1eko saiokoak ere bertan izan dira.

EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLEN TOPAKETA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide