Danbolin musika eskolako ikasleek Gaztea irratiak antolatutako Gaztea Parody lehiaketan hartu dute parte eta finalera iritsi dira. Lehiaketan ikusleen botoak behar dituzte eta botoa emateko esteka honetan sartu behar da. Igandea baino lehen eman behar da botoa, baldin eta gazteek irabazteko aukerak izan ditzaten.
Momentuz, 165 boto baino ez dituzte, eta irabazten doazenek 507 dituzte. Gainontzekoek 100 boto baino gutxiagoko aldea ateratzen diete oriotarrei.
Gazteak jarritako baldintza beteaz, lan berri bat sortu dute. Horretarako, letra moldatu, dantza egokitu eta bideokliparen egoera aldatu dituzte. Bideoa ikusteko, hemen egin behar da klik.
Irabazleen izenak azaroaren 27ko Di-da! irratsaioan emango dituzte. Ikuslearen saria irabaziz gero, 2.000€ eskuratuko lituzkete gaztetxo hauek eta epaimahaiarena irabaziz gero 1.000€. Azaroaren 21a arte dago botoa emateko.