Udaberri elkarteak, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, erretiratuen bazkaria egingo da bihar, 14:00etan Aritzbatalde kiroldegian.
Krisia dela-eta, iaz, urte askoren buruan, ez zen egin tradiziozko bazkaria. Aurten, ordea, erretiratuen elkartekoek berriz antolatzea erabaki dute, lehen aldiz, ordainduta. Erretiratuko bost euro eta muntaiaren kostuak Zarauzko Udalak ordainduko ditu.
Hasiera batean jatetxe batean egitea espero zen arren, 250 lagunek eman dutenez izena, kiroldegian egingo da bazkaria eta ondorengo festa.