Abenduaren 1an jarriko dituzte Kopla Txapelketako sarrerak salgai

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 23a

Seigarren urtez, “Euskal Herriko zintzarririk preziatuena” eskuratzeko lehian jardungo dute hamar bertsolarik abenduaren 14ean, Putzuzulon antolatu ohi duten Kopla Txapelketan. Honakoek hartuko dute parte:

Beñat Gaztelumendi (Añorga)...

Seigarren urtez, “Euskal Herriko zintzarririk preziatuena” eskuratzeko lehian jardungo dute hamar bertsolarik abenduaren 14ean, Putzuzulon antolatu ohi duten Kopla Txapelketan. Honakoek hartuko dute parte:

  1. Beñat Gaztelumendi (Añorga) [Iazko irabazlea]
  2. Nahikari Gabilondo (Zarautz)
  3. Fredi Paia (Algorta)
  4. Patxi Iriart (Hiriburu)
  5. Unai Ituriaga (Durango)
  6. Jon Maia (Zumaia)
  7. Oihane Perea (Gasteiz)
  8. Aitor Sarriegi (Beasain)
  9. Maddi Ane Txoperena (Hendaia)
  10. Alazne Untxalo (Ituren)

Sarrerak abenduaren 1an, 11:00tan jarriko dituzte salgai, Zarauzko Merkatu plazako 2. solairuan. Sarrera bakoitzak bost euro balioko ditu.

“Koplen zorroztasunak giroa nola berotzen duen bertatik bertara sentitu” nahi dutenak bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide