Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Mendiko XVII. eta Udazkeneko XXIII. Argazki Rallyko irudien bilduma onenak aukeratu dituzte, Carlos de Cosen bilduma izan da onena. Bihar, larunbata, 18:30ean, banatuko dituzte argazki rallyko sariak, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan (Elizkalean). Sariak banatzearekin batera, argazki rallyra aurkeztutako irudien proiekzioa ere antolatu dute biharko Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak.
Azaroaren 4an egin zuten Udazkeneko Argazki Rallya. Bertan, hainbat herritako argazkilariek hartu zuten parte: Azpeitia, Azkoitia, Soraluze, Barakaldo... Parte-hartzaileak helduetan 41 izan ziren eta gazteetan, berriz, zazpi. Irudietan jaso beharreko gaiak erreka, baratza, orbela, animalia, zaborra eta langa izan zituzten argazkilariek. Lehiaketara aurkeztutako argazki onenak aukeratzeko lana Azpeitiko Argazki Elkarteko Valen Garciak eta Zumaiko Argazki Elkarteko Luis Llavorik eta Peio Romatetek egin dute. Haiek sariak banatzeko hartutako erabakia, berriz, honakoa izan da:
- Helduetan:*Lehen saria, 180 euro eta garaikurra: Carlos de Cos.* Bigarren saria, 150 euro eta garaikurra: Iñaki Etxenagusia.
* Hirugarren saria, 120 euro eta garaikurra: Miguel Cavero.
* Herriko lehen sailkatua, 90 euro eta garaikurra: Alberto Beloki.
* Argazki onenaren saria, 60 euro eta garaikurra: Carlos de Cos.
- Gazteetan:
* Lehen saria, 30 euroko erosketa balea eta garaikurra: Jaeche Gonzalez.
* Bigarren saria, 20 euroko erosketa balea eta garaikurra: Jon Zengotita.
* Hirugarren saria, 15 euroko erosketa balea eta garaikurra: Miren Aranguren.