Elikadura burujabetza gai hartuta, Zine Zikloa Azpeitian

Nerea Uranga 2012ko azaroaren 23a

Zinematik abiatuz elikadura burujabetza landu gai hartuta Zine Dokumentalaren II. Zikloa izango da astelehenean (azaroak 26) eta asteartean (azaroak 27), Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bizilur, Mundubat eta EHNEk antolatu dute, Azpeitiko Kultur Mahaiaren eta Azpeitiko Ta3. Zine Klubaren laguntzarekin. Bi egun horietan 19:00etan hasiko dira emanaldiak, esan bezala Sanagustinen. Sarrera doan izango da. Egitaraua: - Azaroak 26, astelehena: Dos tomates y dos destinos film laburra, Anibal Gomez eta David Rodriguezek zuzendutakoa; No te comas el Sur (Ez ezazu Hegoa jan), Karlos Trijuequek zuzendua; eta, Defensoras de la tierra (Emakumeak lurraren defentsan), Unai Aranzadik eta Mundubatek zuzendutakoa. - Azaroak 27, asteartea: Gure lurra, gure etorkizuna, Bizilur eta EHNE Bizkaiak egindakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide