Aiako Udaleko 2013ko aurrekontua 2012koa baino %25 txikiagoa izango da

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2012ko azaroaren 22a

Atzo iluntzean Aiako Udalbatzak ohiko udalbatzarra egin zuen eta 2013ko ordenantza fiskalak eta aurrekontuak onartu zituzten. Aiako Udalaren 2013ko aurrekontua 2.511.003 eurotakoa izango da, 2012koa baino %25a txikiagoa alegia. 2013ko aurrekontua EAJ udal taldearen aldeko sei botorekin eta Bilduren aurkako bost botorekin onartu zuten. Aiako idazkari Xabier Osak udalbatzarrean azaldu zuenez, aurrekontuaren jaitsiera inbertsioetako ataletatik egin da nagusiki. «Espainiako Gobernua kontrol zorrontzak egiten ari da Udaletan eta aurten indarrean jarri duten Aurrekontuen Egonkortasun Lege berriak muga zorrotzak jartzen dizkigu udaloi aurrekontuak onartzerako garaian. Horren arabera Udalaren zorrak muga jakin baten baitakoa izan behar du, aurrekontuko sarrerek gastuak baino handiagoak izan behar dute eta 2013ko gastuak ezin du 2012an baino handiagoa izan». Osaren esaneta, «Aiako Udalak egoera ekonomikoa ona du egun; banketxeei ez diegu dirurik zor eta 2013rako aurrikusi diren gastuak 2012koan baino txikiagoak dira, diru-sarrerak ere txikiagoak izango direlako; gainera, aurrekontuak superabitarekin onartu dira».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide