Bi
urte harremanetan egon eta gero, hainbat euskal hedabidek, Gipuzkoa Berritzenen laguntzarekin, HEKIMEN elkartea sortu dute. Atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Euskal hedabideen elkarlana bideratzera dator HEKIMEN, gaur eratu da eta euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatibo sendoa garatzera dator. Bi ezaugarri nagusi ditugu elkartean biltzen dien elkarteek. Bata, hedabideetan euskara hutsez jardutea da, eta, bestea, publikoak ez izatea. Ezaugarri horiekin bat egiten duten hedabide guztiak deitzen ditugu gurekin bat egitera, gurekin elkarlanera, esan dute aurkezpen ekitaldian.
Tokikomen izenean –eta hemen sartzen da Karkara–, Iban Arantzabal da HEKIMEN elkarteko presidentea –urtero txandakatuko den postua izango da presidentearena– eta zortzi kideko zuzendaritza izango du –argazkian daudenak–: Argia, Berria, Euskal Irratiak, Gaur 8, Gazteberri, 11amaika Telebista, Tokikom eta Xaloa Telebista.
Ilusioz dator HEKIMEN, garai berriak bizi ditu euskal gizarteak eta beren ekarpena egitera datoz, bizi dugun egoera zailari bakarrik baino elkarrekin hobeto erantzungo diotelakoan.
Atzoko aurkezpeneko oharra hemen duzue osorik irakurtzeko aukera.
Hauek dira HEKIMEN elkartean dauden hedabideak:
- Aizu!
- Argia
- Berria
- Elhuyar
- Euskal Irratiak
- Gaur 8 / Zazpi Haizetara
- Gazteberri
- Gaztezulo
- Goierriko Hitza
- Hik Hasi
- Irria
- Irutxuloko Hitza
- Hamaika Telebista
- Jakin
- Lea-Artibai eta Busturialdeko Hitza
- Oarso-Bidasoako Hitza
- Sustatu.com
- Tolosaldeko Hitza
- TOKIKOM, eta haren baitan bilduta, honako hauek: 28 Kanala, Aiaraldea.com, Aikor, Aiurri, Anboto, Antxeta Irratia, Baleike, Barren, Bierrik, Bilbo Hiria Irratia, BLB (Berton + Prest), Erlo Telebista, Euskalerria Irratia, Galtzaundi, Goiena, Goierri Irrati Telebista, Hernaniko Kronika, Hirinet.net, Karkara, Mailope, Noaua!, Pil-pilean, Topagunea, Ttipi-Ttapa, Txintxarri, UK, Ukberri.net, Uztarria, Xorroxin Irratia
- Urola Kostako Hitza
- Uztaro
- Xaloa Telebista
- Zuzeu.com