185 bat haur kantarik Escuderoren ‘Mitoen Sinfonia’ aurkeztuko dute, igandean, kiroldegian

Aritz Mutiozabal 2012ko aza. 22a, 12:00

Francisco Escudero maisua gogoratzeko ekitaldien baitan, Mitoen Sinfonia ikuskizun-kontzertua aurkeztuko dute igandean. Zazpi abesbatzetako 185 bat haur kantarien ahotsean interpretatuko dute pieza berezia; bertan izango dira Azkoitiko Bizkargi-Txiki, ...

Francisco Escudero maisua gogoratzeko ekitaldien baitan, Mitoen Sinfonia ikuskizun-kontzertua aurkeztuko dute igandean. Zazpi abesbatzetako 185 bat haur kantarien ahotsean interpretatuko dute pieza berezia; bertan izango dira Azkoitiko Bizkargi-Txiki, Azpeitiko Antxieta, Donostiako Ekintza Txiki eta Francisco Escudero musika kontserbatorioko haur abesbatza, Zarauzkok Txinpirin eta Zarautz Txiki, eta Zumaiako San Pedro Txiki abesbatza eta txikienen taldea. Emanaldia Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dute, 17:30etik aurrera.


Partaide guztiak jo eta ke aritu dira entseiatzen, bakoitza bere aldetik, baina baita elkarrekin ere. Joan den larunbatean Modelo zinema aretoan bildu ziren, soinu-probak egiteko eta ekitaldia prestatzeko; Francisco Escudero kontserbatorioko kideak salbu, haur kantari guztiak aritu ziren. Bihar, aurkezpenaren bezperan, berriro elkartuko dira abesbatzak, xehetasun oro behar bezala lotzeko.
Duela hilabete, herriko LH 5. eta LH 6. mailako 530 ikaslek konpositorea ekarri zuten gogora, Zuhaizti parkean, haren bustoaren aurrean. Ekimen hori kenduta, mendeurreneko jardueretan haurrekin egingo duten ekitaldi bakarra izango da igandekoa. Horrelaxe nabarmendu du Zarauzko Abesbatzako zuzendari Jaione Escuderok. Gainera, kontzertu horrekin bukatuko dira musikagilearen omenez urtean zehar Zarautzen antolatu diren ekitaldi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide