Zestoako GazteZukguaren bigarren saioa da bihar

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 22a

GazteZukgua prozesuak aurrera egiten ari da Zestoan. Biharko, ostirala, bigarren eztabaida asanblada saioa antolatu dute, 16:30ean hasita Zestoako Gaztetxean. Hitzordua deitu dutenek azaldu dutenez, bigarren saio honetan Euskal Herriko ziklo politiko b...

GazteZukgua prozesuak aurrera egiten ari da Zestoan. Biharko, ostirala, bigarren eztabaida asanblada saioa antolatu dute, 16:30ean hasita Zestoako Gaztetxean. Hitzordua deitu dutenek azaldu dutenez, bigarren saio honetan Euskal Herriko ziklo politiko berria izango dute aztergai. “Aurreko saioan egungo egoeraren analisia egin genuen eta hogei gaztetik gora gazte bildu ginen Gaztetxean”, azaldu dute. Biharko bilkurara herriko gazte ezkertiar eta independentista guztiak gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide