Bueltan da ‘Hitzetik Hortzera’, Jon Artano gidari duela

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 22a

Bihar, ostirala, itzuliko da ETB-1era Hitzetik Hortzera telebista saioa, Jon Artano zestoarra zuzendari eta aurkezle duela. Denboraldi honetan ostiraletan, ordutegi nagusian, 21:00etan hasita emango dute. Gero saioa berriro igandetan emango dute, 15:00...

Bihar, ostirala, itzuliko da ETB-1era Hitzetik Hortzera telebista saioa, Jon Artano zestoarra zuzendari eta aurkezle duela. Denboraldi honetan ostiraletan, ordutegi nagusian, 21:00etan hasita emango dute. Gero saioa berriro igandetan emango dute, 15:00etan. Horrez gain, eitb.com-en eta EITB Nahieran-en ikusteko aukera ere eskainiko dute.

Hainbat aldaketarekin dator Hitzetik Hortzera saioa. Ez du platorik izango eta Artanok toki batetik bestera ibili beharko du bertsolaritzako isotorioei segika. Bertso munduko protagonistak tokian-tokian elkarrizketatuko dituzte, eta plazaz plaza bildutako bertso saioak ere bilduko dituzte saioan. Denboraldi berriko aurreneko saioan (bihar emango dutenean), Iruñako Bertsoaroan izango da Hitzetik Hortzera; Atarrabiako Gaztetxean ere egingo du geldialdia Oskar Estangarekin arituz. Gaintzako bertsolariak euskal kantak eta batukada nahastuko dituen taldea sortu du, eta entseguan izan da telebistako saioa; Xilabako txapeldun Amets Arzallusekin ere egon dira lehen saio hau osatzeko, eta Arzallusi urtebetetzeko oparia egin diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide