Gaur, 19:00etan Putzuzulo Amets Fabrikan, II. Mugimendu Tailerra egingo dute, Artaziak taldearen eskutik. Norbere gorputzaren kontzientzia hartu eta adierazi nahi duena ikasteko tailerra izango da honakoa. «Ariketa oso sinpleen bidez, burua eta gorputzaren artean ezarri diguten amildegia gainditzen lagunduko digu», jakinarazi dute.
