Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria estrategia abiatu zuen duela bi urte eta prozesu horretatik Sortu alderdia sortu zen. Orain beste urrats bat eman nahi dute eta Sorturen oinarri ideologikoa, antolaketa eta funtzionamendu berriaren inguruan hausnarketa egiteko Sortzaile prozesua abiatuko dute. Getarian larunbatean 09:30ean Herri Eskolan izango da lehen bilera.
