TSko langileek manifestazioa egingo dute bihar

Zestoako Hitza 2012ko azaroaren 22a

Zestoan dagoen TS Fundiciones enpresako langileek manifestazioa deitu dute ostiralerako, zuzendaritzak ezarri nahi dituen neurriak salatzeko. TSko Enpresa Batzordeak adierazi duenez, zuzendaritzak langileen %30 kaleratzea nahi du urtea amaitzean, eta horretarako lana «jaitsi» egin dela argudiatu dutela adierazi dute. Hala ere, langileek gezurtatu egin dute hori; «arazoa estrukturala da, eta gure lana Aguraingo pabiloira eraman nahi dute, Zestoako langile kopurua jaitsi dadin». Egun, TSko langileek %30eko LET Lan Erregulazio Txostena dute. Zuzendaritzak urteko azken hiruhilekorako ezarri zuen neurri hori. Herritarrei joateko deia Enpresa Batzordeak herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzeko. 12:00etan izango da mobilizazioa.

Langileek maiatzean egindako protesta bateko irudia (Hitza)

Zestoan dagoen TS Fundiciones enpresako langileek manifestazioa deitu dute ostiralerako, zuzendaritzak ezarri nahi dituen neurriak salatzeko. TSko Enpresa Batzordeak adierazi duenez, zuzendaritzak langileen %30 kaleratzea nahi du urtea amaitzean, eta horretarako lana «jaitsi» egin dela argudiatu dutela adierazi dute. Hala ere, langileek gezurtatu egin dute hori; «arazoa estrukturala da, eta gure lana Aguraingo pabiloira eraman nahi dute, Zestoako langile kopurua jaitsi dadin». Egun, TSko langileek %30eko LET Lan Erregulazio Txostena dute. Zuzendaritzak urteko azken hiruhilekorako ezarri zuen neurri hori.

Herritarrei joateko deia
Enpresa Batzordeak herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzeko. 12:00etan izango da mobilizazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide